Ibon Manterola euskararen egoeraren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ibon Manterola euskararen egoeraren inguruan

Udako Euskal Unibertsitatean euskararen biziberritzearen inguruko ikastaroa egin dute aurten ekainean. Ibon Manterola, Maxixatzeneko kolaboratzailea, doktorea da linguistikan eta ikastaroko antolatzaileetako bat izan da.

"%100 afektiboa" lelopean abian da AEKren matrikulazio kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

"%100 afektiboa" lelopean abian da AEKren matrikulazio kanpaina

“%100 afektiboa” lelopean, euskara ikasteko arrazoi nagusiak azpimarratu nahi izan ditu AEK-k: “lagunekin euskaraz komunikatzeko, seme-alabekin euskaraz bizitzeko, bilobekin euskaraz egiteko...” dira AEKn izena ematerako orduan gehien entzuten diren arrazoiak. “Bestetik, efektibitatea ere bilatzen dute herritarrek, laneko egoera eta curriculuma hobetzeko maila egiaztatu nahi izatea da euskara ikasteko bigarren arrazoi nagusia”.  Bi arrazoi nagusi horiek uztartuz, euskara ikasteko modu afektiboa eta eraginkorra eskaintzen du AEK-k. Aurtengo kanpainako protagonistetako bi Itziar Elias aktore azkoitiarra eta bere alaba Aiora dira, eta euren babesa erakutsi nahi izan diete Azkoitiko AEK-koei eta “euskara ikasi edo hobetu nahi duen oro AEKn izena ematera animatzen” dute.

Euskararen egoeraz hausnarketa 15 txiotan, Juan Luis Zabalak

  Euskara  Azkoitia

Euskararen egoeraz hausnarketa 15 txiotan, Juan Luis Zabalak

Juan Luis Zabala idazle, kazetari eta blogari azkoitiarrak, euskararen egoeraren inguruko hausnarketa egin du azken egunotan Twitterren. Hizkuntzaren osasunaz eta etorkizunaz jardun du, 15 txiotan zabaldutako zenbait ideiaren bitartez; nolabaiteko dekalogo luze bat. Besteak beste, euskaraz alfabetatzearen aldeko aldarria egin du.

AEKn izena emateko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

AEKn izena emateko epea zabalik dago

Gaur hasiko gara Maxixatzen banatzen!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Gaur hasiko gara Maxixatzen banatzen!

Gaur hasiko gara banatzen abuztuko Maxixatzen: 20 urte herrigintzan izenburupean. Izan ere, 20 urte beteko ditu Maxixatzenek, datorren abuztuaren 14an. Bestalde, abuztuko oporrak direla-eta, astebete aurreratu dugu aldizkariaren banaketa.

Banatu dugu uztaileko Maxixatzen

  Euskara  Azkoitia

Banatu dugu uztaileko Maxixatzen

Kalean da uztaileko Maxixatzen aldizkaria. Eskerrik asko bazkide guztioi zuen babesagatik. Urtean 25 euro ordainduta, Azkoitiko euskara elkartea babestu nahi duenak, hona hemen bazkide egiteko formularioa.

Zer da zuretzat Maxixatzen?

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Zer da zuretzat Maxixatzen?

Maxixatzen sendotzeko eta egiten duguna hobetzen jarraitzeko bazkide, irakurle… artean galdetegi bat pasatzea pentsatu dugu.

667 bazkide gara!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

667 bazkide gara!

Herri Komunikabidearen proiektuari ekin genionetik, 2015eko maiatzetik, 290 bazkide gehiago gara Maxixatzenen, guztira 667. Eskerrik asko guztioi zuen babesagatik.

Koldo Zuazoren hitzaldia gaur: Euskalkien sorlekuak eta Azkoitiko euskara

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Koldo Zuazoren hitzaldia gaur: Euskalkien sorlekuak eta Azkoitiko euskara

Koldo Zuazo hizkuntzalariaren hitzaldia izango dugu gaur Maxixatzenen Maiatzeko Lorak egitasmoaren baitan. EHUko Dialektologia eta Soziolinguistikako irakaslea, euskaltzain urgazlea eta euskalkien ikertzaile nekaezina izanik, eibartarraren argudioek hankaz gora jarri izan dituzte euskarari buruz aldez aurretik zeuden teoriak.

Hori guztia gogoan hartuta, lau alor jorratu ditugu berarekin hizketan:

"Telebista eta euskara" hitzaldia, bideoan

  Euskara  Azkoitia

XXVII. Kultur Jardunaldietako azken hitzaldia eskaini zuten atzo Kike Amonarriz eta Reyes Prados telebistako aurkezleek, "Euskara eta telebista" izenburupean, Jose Luis Arrizabalaga kazetariak lagunduta.   

Kike Amonarriz eta Reyes Prados: "Guk telebista publiko ona behar dugu, eta 'publikoa' duena"

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Kike Amonarriz eta Reyes Prados: "Guk telebista publiko ona behar dugu, eta 'publikoa' duena"

XXVII. Kultur Jardunaldiei amaiera eman die "Euskara eta telebista" saioak. Kike Amonarriz eta Reyes Prados aritu dira, 60 pertsona ingururen aurrean, Floreagako Don Bosco aretoan, Jose Luis Arrizabalaga kazetariaren gidaritzapean. Saioa oso interesgarria izan da.

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskara indartzeko diru laguntzak eska daitezke

  Euskara  Azkoitia

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskara indartzeko diru laguntzak eska daitezke

Udalak zabalik du merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen presentzia indartzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Dendari eta tabernariek hainbat ekintzetarako eska dezakete laguntza, besteak beste, kanpoko errotulua edo erabiltzen duten materiala, hala nola, poltsak, fakturak, bisita txartelak, e.a. euskaratzeko.

Badator berriro Errigora: eskatu kontserba-loteak maiatzaren 24a baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Badator berriro Errigora: eskatu kontserba-loteak maiatzaren 24a baino lehen

Agindu bezala Errigoraren beste eskaintza batekin gatoz. Oraingoan, kontserba-loteak eskatzeko aukera izango dugu: orburuak, zainzuriak, barazki-menestra, barazki-kremak, potxak, piperrak edota tomatea ekoizleen jatorrizko prezioan.

Nola eta zenbat erabiltzen dute gazteek euskara aisialdian?

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ahotsak proiektuan "Gazte gara gazte" atala osatzen ari dira. Azkoitian bizi den Aintzane Agirrebeñak azaldu du Euskadi Irratian, hizkera informalean euskararekin sumatzen den hutsunea bete nahian ari direla.

Enpresetan euskara planak lantzeko edo garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

  Euskara  Azkoitia

Enpresetan euskara planak lantzeko edo garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Enpresetan euskararen presentzia areagotzea helburu duten euskara planak egiteko edo garatzeko Udalak bideratzen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15era arte luzatuko da.