23. Korrika

Katxiporreta elkarteak emandako pagoa landatu dute Intsausti parkean

Iraia Oteiza 2024ko mar. 14a, 09:55

Eguraldia lagun, dozenaka pertsona bildu ziren inguruan, eta haurrak arduratu ziren pagoa landatzeaz.

Dozenaka haur zein heldu elkartu ziren atzo arratsaldean Intsausti parkean, Katxiporreta elkarteak emandako pagoa landatzeko. Korrika Kulturalaren barruko ekintza izanik, euskararen aldeko mezua irakurri zuten aurrena, eta jarraian ekin zioten Porrotxek eta Marimototsek emandako pagoa landatzeari. Haurrak arduratu ziren landaketaz.

Gaur hasita, hilaren 24ra bitartean egingo dute 23. Korrika, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta Baionan amaitu. Eskualdera martxoaren 20an, asteazkena, iritsiko da euskararen aldeko martxa, eta goizeko 05:26an hartuko dute lekukoa azkoitiarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide