Igoera faseko finalerdietarako txartela lortu du Domusa Teknik ISBk

Nerea Uranga api 26, 15:32 Azkoitia

Igoera faseko multzoko lehen bi jardunaldiak irabazi ditu Iraurgik, eta multzoko liderraren postuari helduta, finalerdietara igaro da. Igandean jokatuko du finalerdia beste multzoan bigarren sailkatzen denaren kontra.

Lore Jokoak 2024

Gazteei zuzendutako I. LoreJokoak egingo ditu Maxixatzen Euskara Elkarteak, eta horietan izena emateko zein hiru proben inguruko informazioa aurkituko duzue atal honetan.

Apirilaren 12an hasita, hiru astetan galderak proposatuko zaizkie taldeei. Galdera horiek ostiralero argitaratuko dira, eta taldeek hurrengo osteguneko 12:00ak arte izango dute erantzunak bidaltzeko epea, 675 85 71 11 telefono zenbakira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Oharra: Puntuaketa gehien lortzen duten 3 taldeak sailkatuko dira finalerako. Puntuaketan berdinketa izanez gero, finaleko egunean aurrekanporaketa egingo da.

Hona hemen galderak:

1 astea.  Galderak Erantzunak Puntuazioa
2 astea  Galderak Erantzunak Puntuazioa
3 astea  Galderak Erantzunak Puntuazioa

Gogoratu finala maiatzaren 3an izango dela, Elkargunean.

Zorte on parte hartzaile guztiei!

Informazio guztia hemen

Portaleburu erakusketa aretoa, Azkoitia
Baztartxo, Azkoitia
Txalintxo taberna, Azkoitia
Larunbata 27 eguraldia Min: 8ºC
Max: 20ºC
Igandea 28 eguraldia Min: 7ºC
Max: 16ºC
Astelehena 29 eguraldia Min: 9ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa