Gorputz titere tailerrarekin gozatu dute umeek liburutegian

Ane Olaizola 2024ko api. 26a, 09:59
Atzoko saioaren irudi bat. (Azkoitiko Udala)

LH1etik LH4. mailara arteko umeei zuzendutako tailerra egin zuten atzo arratsaldean, eta harrera beroa izan zuen egitasmoak, leku guztiak betetzeraino.

Aizkibel liburutegiak antolatuta, gorputz titereak egin eta horiekin jolasteko aukera izan zuten atzo, osteguna, hara gerturatu ziren umeek. Izan ere, LH1etik LH4. mailara arteko umeei zuzendutako tailerra egin zuten, eta harrera beroa izan zuen egitasmoak, leku guztiak betetzeraino.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide