Tokiko informazioa nahi dudalako. Euskarazko hedabidea delako. Tratu zuzen eta gertukoa eskaintzen didalako. Maxixatzen.eus eta aldizkaria babestu nahi ditudalako. Bazkidetza ekarpena 45 eurokoa da.
Bete honako formulario hau, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.Maxixatzen proiektu anitza, partehartzailea eta irekia da. Independentea, autonomoa, zabala eta herrikoia. Herri proiektu bat da gurea. Topagune eta ekarpen gune izatea dugu helburu. Eta denon artean, euskara bera, komunikazio tresna den aldetik, lantzea eta aberastea. Maxixatzen herri komunikabidea hilabetekariak eta maxixatzen.eus atariak osatzen dute. Bi tresna horiekin komunitate bizi, dinamiko, sortzaile, erakargarri eta saretua osatu nahi dugu. Herritar guztion babesa eta lankidetza beharko ditugu Maxixatzen Herri Komunikabidea denontzat kalitatezko tresna baliagarria izan dadin.