Gukakide, Gukako bazkidetza formula berria da. Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta tokiko hedabide profesionalak izateko herritar eta eragileen babesa eta atxikimendua beharrezko ditugu.. Horregatik, proiektua babestuko duten bazkidetza mota ezberdinak sortu ditugu, eta berrikuntza nagusia Gukakide digitala da. Orain artean, gure bazkidetzak paperari lotutakoak izan dira, baina orain proiektua bere osotasunean babesteko bazkidetzak nahi ditugu.

Honako hauek dira bazkidetza mota ezberdinak eta bakoitzak izango dituen abantailak:

Gogoratu! Urolako Komunikazio Taldeko (UKTko) hedabideak lehentasunezko jardueretan sartu ditu aldundiak aurten ere, ondorioz Guka harpideek %30eko hobaria izango dute errenta aitorpenean; bazkideek ez dute agiririk aurkeztu behar, automatikoki egiten dira izapideak.