AEK-k eta Erniarraitzek bertso saioa eskaini dute Elkargunean

Ane Olaizola 2024ko api. 26a, 12:06
Artetxe, Gurrutxaga, Arrizabalaga eta Irigoien, atzo, bertso saioan. (AEK)

Bertsolaritza landu dute AEK-ko kideek apirileko kanpo ekintzan, eta Jon Gurrutxaga, Odei Irigoien, Naia Arrizabalaga eta Eneritz Artetxe bertsolarien saioarekin osatu dute egitasmoa.

Apirileko kanpo ekintza gisa, bertso saioa antolatu zuen Azkoitiko AEK-k atzorako, Erniarraitz bertsozale elkartearekin elkarlanean. Jon Gurrutxaga, Odei Irigoien, Naia Arrizabalaga eta Eneritz Artetxe bertsolariek eskaini zuten saioa Elkarguneko Oteiza aretoan, eta hainbat lagun bertaratu ziren haien bertsoak entzutera.

Aurretik bertsolaritza landu zuten AEK-ko kideek eskoletan. Hain zuzen, bertso tailerra egin zuten joan den asteartean, eta ikasleek gaiak eta oinak asmatzen aritu ostean eskaini zuten atzo saioa lau bertsolariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide