Bazkideentzako debaldeko bonuak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2024ko mar. 18a, 07:38
Geure Gelatik liburu azoka, iaz. (Ane Olaizola)

Ate joka dugu Geure Gelatik liburu azoka, apirilaren 9-13ko astean izango baita. Programaren berri egun gutxi barru emango dizuegu. Liburu salmenta areagotzeko, eta bazkideei eskaintzen diguten babesa eskertzeko,  aurten berriro bonuak aterako ditugu.  

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Geure Gelatik liburu azokarako bonuak aterako ditu aurten ere. Liburu salmenta areagotzeko asmoz, elkarteak 10 euroko balioa duten bonuak aterako ditu salmentara; 5 eurotan jarriko ditu salgai. Aurretik eskaria egiten duten bazkideen artean 10 euroko 20 bonu zozkatuko ditu (10 bazkideri bina bonu). Zozketan parte hartzeko, mezua bidali beharko da ostiral eguerdia baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edo 675 85 71 11 telefono zenbakira, Whatsappez.

Gainerako bonuak salgai jarriko ditu elkarteak datorren astetik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide