23. Korrika

Iraide Iriarte da Korrikaren aldeko Urolako zozketaren irabazlea

Ane Olaizola 2024ko api. 11a, 12:01
Zozketaren irabazle Iraide Iriarte eta 23. Korrikaren Urolako koordinatzaile Ane Arrizabalaga. (AEK)

Baztango Ziga herriko Gamioko bordan zortzi lagunentzako asteburu baterako egonaldia eskuratu du saridunak.

23. Korrika igaro berritan, AEK-k Korrikaren aldeko Urolako zozketa egin zuen, eta 920 zenbakia izan zen sariduna. Txartelaren jabe Iraide Iriartek jaso du saria, eta Baztango Ziga herriko Gamioko bordan zortzi lagunentzako asteburu baterako egonaldia eskuratu du hark.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide