23. Korrika

Txerloitik Elosura, 23. Korrikak dantzan jarriko du Azkoitia

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 19a, 14:57
Korrikaren kilomeyroak prest daude atzotik. (Andoni Elduaien)

Datorren goizaldean, 05:30ak baino pixka bat lehenago iritsiko da Korrika herrira, Azpeititik. Ordubete pasatxoan herriko 30 eragilek lekukoa eskuz esku ibili ondoren, Elosuan gora Bergarari emango dio lekukoa Azkoitiak.

Lanera joan aurretik goizean goiz kirola egiteko jaikitzen diren herritarrak inoiz baino ugariago izango dira bihar goizaldean Azkoitian. 23. Korrikak goiztiar bihurtuko ditu ehunka herritar, asteazken goiza euskararen aldeko festa eta aldarri bihurtuz.

Datorren goizaldean, 05:30ak baino pixka bat lehenago iritsiko da Korrika herrira, Azpeititik. Ordubete pasatxoan, herriko 30 eragilek lekukoa eskuz esku ibili ondoren, Elosuan gora Bergarari emango dio lekukoa Azkoitiak 06:30 aldera.

Bitartean, beheko ibilbidearekin, ordutegiarekin eta eragile hurrenkerarekin igaroko da Korrika herritik:

  • 05:24. Txerloiko bihurgunea:
    • Azkoitiko Udala.
  • 05:27. Txerloiko biribilgunea:
    • Erniarraitz bertsozale elkartea
    • San Jose egoitza
  • 05:29. Julio Urkixo etorbideko 40. zenbakia:
    • Plazaola
    • Plaza Ondo jubilatuen elkartea
  • 05:30. Intsausti parkeko bidegurutzea:
    • Ama Madalen kuadrilla
    • Anaitasuna futbol kluba
  • 05:33. Balda plaza:
    • Txintxarri kuadrilla
    • Pitxilorak kuadrilla
  • 05:34. Eliz ataria:
    • Basokerrak kuadrilla
    • Aldapa kuadrilla
  • 05:36. Kale Nagusia:
    • Izarraitz Lanbide Heziketa
  • 05:38. Altzibar etorbideko 5 zenbakia:
    • Xabier Munibe ikastolaren komunitatea.
  • 05:40. Altzibarko biribilgunea:
    • Herrixen merkatari elkartea
  • 05:43. Garbigune parea:
    • Alai Batza aisialdi Elkartea
    • Muxuxo kuadrilla
  • 05:48. Elosurako bidegurutzea:
    • Azkoitiko EH Bildu
  • 05:53, Euzkitze baserrirako bidegurutzea:
    • Um Blem Ble tabernarien elkartea
  • 05:57. Zabaletabidekoa baserrirako bidegurutzea:
    • Floreaga Ikastetxea
    • Azkoitiko AEK
  • 06:02. Zeledertxo baserriaren buelta:
    • Bulego musika taldea
    • Azkoitiko Laboral Kutxa
  • 06:08. Korteta baserriaren parea:
    • Alberdi Mekanizatuak lantegia
  • 06:13, Etxosta baserriaren bidegurutzea:
    • Bizilore Eskola Aktiboa
    • Kukuherri guraso elkartea
  • 06:19 Otolatorre baserriaren bidegurutzea:
    • Umore Ona Elkartea
    • Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
  • 06:24. Añadegi baserrirako bidegurutzea:
    • Azkoitia BHIko Indarlan guraso elkartea
  • 06:30. Korta baserrirako bidegurutzea:
    • Anaitasuna mendi bazkuna
    • Azkoitri triatloi kluba

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide