Zozkatu ditugu bazkideentzako bonuak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2024ko api. 11a, 09:30

Geure Gelatik liburu azokan gastatzeko, 10 bazkiderentzat 20 euroko bonuak zozkatu ditugu.

Portaleburun apirilaren 11n, 12an eta 13an egingo dugun Geure Gelatik azokarako 20 euroko bonuen 10 bazkide saridunak hauek dira:

Miren Gurutze Aranbarri, Miriam Aranbarri, Bizkargi Musika Eskola, Maite Alberdi Txapartegi, Mikele Oruesagasti, Inma Etxaniz,  Koldo Aranbarri, Amaia Errasti, Eba Sudupe eta Josu Plazaola.

Gogoratu bonuak liburu azokan bakarrik erabili daitezkeela.

Zorionak guztioi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide