Zein da 'kutune' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko api. 19a, 09:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, marruskau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, kutune hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kutune hitzak amuletoa esan nahi du. 

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Beti emate zun bere kutune katin txintxilike".
  • Euskara batuan: "Beti eramaten zuen bere amuletoa katean zintzilik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide