23. Korrika

AEK-k Korrikako petoak banatuko ditu bihar arratsaldean

Ane Olaizola 2024ko mar. 11a, 15:56

Herritarrek 19:00etatik 20:00etara bitartean izango dute Korrikako petoak hartzeko aukera, AEKren bulegoan.

23. Korrikaren atarian, AEK-k petoak banatuko ditu bihar, asteartea, Azkoitian. AEK-ko kideak 19:00etatik 20:00etara artean arituko dira horretan, eta herritarrek Azkoitiko AEKren bulegoan —Kultur Etxeko laugarren solairuan— eskuratu ahal izango dituzte Korrikarako petoak.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da 23. Korrika, Harro herri lelopean, Irundik (Gipuzkoa) Baionara. Azkoitira, berriz, martxoaren 20an, asteazkenez, iritsiko da. Hain zuzen, azkoitiarrek 05:26 inguruan inguruan hartuko dute lekukoa, azpeitiarren eskutik. Herria zeharkatu ondoren, Elosutik irtengo da Korrika, Bergararantz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide