Zein da 'leon-kastillo' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 09:59

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'astapaola' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'leon-kastillo' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Leon-kastillo hitza txanpon bat erabilita egiten den auskazko jokoari deritzo, txanponaren zein alde —aurpegia ala gurutzea— eroriko den asmatzen duenak irabazten duena.

 

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Euskadiko bueltie hastea zijun ta kuadrilleko bakoitzek karreriste bat aukerau bertzun, ordun lelena zeiñek aukerau leon-kastillon jokau zeben. Leon erten tzun da Iñaki asi zan".
  • Euskara batuan: "Euskal Herriko Itzulia hastera zihoan, eta kuadrillako bakoitzak txirrindulari bat aukeratu behar zuen. Orduan, lehendabizi nork aukeratu erabakitzeko txanpona bota zuten airera. Gurutzea atera zen, eta Iñaki hasi zen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide