Zein da 'haize ixkutu' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko mar. 29a, 09:06

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, pikardixe hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, haize ixkutu hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Haize ixkutu hitzak haizea jotzen ez duen lekua esan nahi du. 

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hamentxe jangoiau bokadillue, haize ixkutun".
  • Euskara batuan: "Hementxe jango diagu ogitartekoa, haizeak jotzen ez duen lekuan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide