Euskararen gaur egungo egoeraz mintzatuko da Iñaki Iurrebaso ostegunean Elkargunean

Intza Trula 2024ko mar. 17a, 09:00
Iñaki Iurrebaso.

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebaso soziolinguista eta UEMAko ikerketa teknikariak. Hilaren 21ean, ostegunez, izango da saioa, 18:30ean Elkarguneko Zeharkako gelan. 

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia eskainiko du ostegunean, hilaren 21ean, Iñaki Iurrebaso soziolinguista eta UEMAko ikerketa tekinariak. 18:30ean jarri dute hitzordua, Elkarguneko Zeharkako gelan. 

Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa doktoretza tesia aurkeztu zuen 2023ko otsailean Iurrebasok, eta euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa osatzeko hainbat giltzarri plazaratu ditu azken hilabeteotan. Horien inguruko azalpena emango du osteguneko saioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide