Gaur hasiko da Euskaraldiko txapa banaketa, herriko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2022ko aza. 14a, 10:41

Astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era, herriko plazan (Portaleburu parean) banatuko dituzte txapak. Bestalde, bederatzi ahobizirekin eta bi belarriprestekin, osatuta geratu da Azkoitiko hamaikakoa. 

Gaur hasiko dira Euskara Mahaiko kideak Euskaraldiko txapak banatzen. Izena eman duten herritar guztiek, beraz, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dute dagokien txapa jasotzeko aukera. Oraindik izena eman ez dutenek, berriz, horretarako dute oraindik Euskaraldiaren webgunean.

Hitzez ekiteko garaia da lelopean, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurtengo Euskaraldia, eta hizkuntza erabileran eragitea xede duen ariketa kolektiboan parte hartzera deituta daude 16 urtetik gorako euskal herritarrak.

Azkoitian osatu dugu, jada, hamaikakoa, euskara erabiltzeko jarrera irmoa agertu duten hamaika herritarrek osatutako taldea:

Euskaraldiako Azkoitiko hamaikakoa

Igor Zubeldia, Realeko jokalaria (Ahobizi)

Igor Zubeldia: "Realean ere euskararen alde"

Paki Fernandez, BM supermerkatuko kutxazaina (Belarriprest)

Paki Fernandez: "Inoiz ez da berandu euskara ikasteko"

Iban Garate, aurkezlea eta aktorea (Ahobizi)

Iban Garate: "Euskararekiko konpromisoa bakarra da, aritzea!"

Firdaus Mohammed Awal, AEK-ko ikaslea (Ahobizi)

Firdaus Mohammed Awal: "Euskara ikasi dudalako, lagun berri asko egin ditut"

Julen Alberdi, Txikia IV.a aizkolaria (Ahobizi)

Julen Alberdi: "Ez dut herri kirola euskararik gabe irudikatzen"

Ixabel Jauregi, euskaltzalea (Ahobizi)

Ixabel Jauregi: "Euskaraldiak balio dezala, lozorroan dagoen euskal kontzientzia esnatzeko"

Adrian Chohan Madinabeitia, Udaltzaina (Ahobizi)

Adrian Chohan: "Azkoitian be euskeraz!"

Olvido Hernando, Mintzalaguna (Ahobizi)
Olvido Hernando: "Lehen 'belarriprest' izan nintzen, eta oraingoan 'ahobizi'!"

Jon Elorza, (Ahobizi)
Jon Elorza: "Euskaraldian saia gaitezen denok euskaraz egiten, egunerokotasunean isla dadin"

Naia Arrizabalaga, Bertsolaria (Ahobizi)
Naia Arrizabalaga: "Zaindu dezagun euskara, aurrekoek zaindu zuten erara!"

Patrica Gonzalez, Ostalaria (Belarriprest)
Patricia Gonzalez: "Egunero euskaraz zerbait berria deskubritzen dut"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide