Elkarguneko kreditu aldaketa landuko dute iraileko udalbatzarrean

Ane Olaizola ira 26 Azkoitia

Udalbatzak iraileko udalbatzarra egingo du bihar, 18:00etan hasita, eta udal ordezkariek puntu bakarra izango dute eztabaidagai: Zubiaurre-Elkargunea institutuko gehigarri bidez, kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedienteari hasierako onespena ematea.

Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean, adierazpen bateratua aurkeztuko dute bihar EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik

Andoni Elduaien uzt 25 Azkoitia

Aurrerantzean, 18:00etan egingo ditu Azkoitiko Udalak udalbatzarrak. Bihar, hamahiru puntuko gai zerrenda izango dute aztergai. Horien artean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskal Udal Legearen auzian eman berri duen epaia dela eta, adierazpen bateratua aurkeztuko dute EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik.