Floreagaberrin igogailua eraikitzeko milioi bat euro bideratzea jorratuko du bihar udalbatzak

Ane Olaizola 2024ko mar. 25a, 10:52

Hainbat kreditu aldaketa bozkatuko dituzte, eta horrez gain, Janire Igoak Iraurgi Lantzenen Administrazio Kontseiluko, Zubiaurre-Elkargune Institutuaren Kontseiluko eta Antonio Oteiza fundazioko ordezkari gisa dimisioa aurkeztuko du.

Azkoitiko Udalak martxoko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteartea. Aste Santua tarteko, asteazkenetik asteartera aurreratu dute osoko bilkura eguna, eta ohi bezala,  18:00etan hasiko da. Guztira, bederatzi puntuko gai zerrenda jorratuko dute udal ordezkariek, eta horien artean, kreditu aldaketa bidez Floreaga auzoan, Floreagaberrin, hirugarren igogailua jartzeko milioi bat euro bideratzea bozkatuko dute. Horrez gain, PSE-EEren udal ordezkari Janire Igoak Iraurgi Lantzenen Administrazio Kontseiluko, Zubiaurre-Elkargune Institutuaren Kontseiluko eta Antonio Oteiza fundazioko ordezkari gisa aurkeztu duen dimisioaren berri emango du.

Hau da martxoko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen hasierako
onespena.
3.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedientearen
onespena.
4.- Zubiaurre-Elkargune Institutuko kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1
zenbakidun espedientearen onespena.
5.- 2023-2025 Azkoitiko udaleko diru laguntzen Plan Estrategikoaren 2024ko bigarren
aldaketaren onespena.
6.- Janire Igoa Merinok, Iraurgi Lantzen, S.A.-ren Administrazio Kontseiluko, Zubiaurre-
Elkargune Institutuaren Kontseiluko eta Antonio Oteiza Fundazioko ordezkari gisa
izateari aurkeztutako dimisioaren onespena.
7.- Azkoitiko Udala eta Zubiaurre-Elkargune Institutuaren 2023ko aurrekontuaren
likidazioaren kontuhartzailetza txostenen eta Alkatearen dekretuen berri ematea.
8.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
9.- Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide