Elkarguneko kreditu aldaketa landuko dute iraileko udalbatzarrean

Ane Olaizola 2023ko ira. 26a, 09:55

Udalbatzak iraileko udalbatzarra egingo du bihar, 18:00etan hasita, eta udal ordezkariek puntu bakarra izango dute eztabaidagai: Zubiaurre-Elkargunea institutuko gehigarri bidez, kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedienteari hasierako onespena ematea.

Azkoitiko Udalbatzak iraileko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkenean, udaletxeko pleno aretoan. Puntu bakarra izango du saioak: Zubiaurre-Elkargunea institutuko gehigarri bidez, kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedienteari hasierako onespena emango diote, udal ordezkariek hala onartuz gero.

Gainontzean, behin-betiko onespenen berri eta aurrekontuari buruzko informazioa emango du alkateak. Ohi bezala, galde-erreguetarako tartearekin amaituko dute udalbatzarra. 18:00etan hasiko da bilkura.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide