Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean, adierazpen bateratua aurkeztuko dute bihar EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 25a, 08:57
Azkoitiko udaletxea, plazatik. (Andoni Elduaien)

Aurrerantzean, 18:00etan egingo ditu Azkoitiko Udalak udalbatzarrak. Bihar, hamahiru puntuko gai zerrenda izango dute aztergai. Horien artean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Euskal Udal Legearen auzian eman berri duen epaia dela eta, adierazpen bateratua aurkeztuko dute EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik.

Azkoitiko Udalak uztaileko ohiko bilkura egingo du bihar, asteazkena. Udalaren antolamendu berria zehazteko egindako batzarrean hala erabakita, aurrerantzean hileko azken asteazkenetako 18:00etan egingo dute udalaren udalbatzarra. Udalaren batzarrak irekiak izan ohi dira herritarrentzat.

Udalaren antolaketa zehazteko egindako lehen bilkura haren ostean, biharkoa izango da aurreneko ohiko udalbatzarra, eta guztira, hamahiru puntuko gai zerrenda izango dute eztabaidagai, hizketagai. Besteak bestea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskaldunen hizkuntza eskubideen aurka emandako epaiaren aurrean, adierazpen bateratua aurkeztuko dute EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik. Era berean, Burdinoletako kalean eguneko zentroa egokitzeko lanak hasi ahal izateko tramitazioa izango onartuko dute.

Hona hemen biharko udalbatzarreko gai ordena:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. Ohiko batzorde informatiboen maiztasuna aldatzea.
  3. 2023ko udal aurrekontua gauzatzeko, udal arauaren aldaketaren hasierako onespena.
  4. Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 4 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobariaren efektuetarako, interes bereziko edo onurako adierazpena onartzea Burdinoleta kaleko 2 zenbakiko eguneko zentroaren lokalaren egokitzapen lanen onartzea.
  6. Urola Erdiko Mankomunitateko udal ordezkarien ordezkoak onartzea.
  7. Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean, EAJ, EH Bildu eta Azkoitia Bai udal taldeek aurkeztutako adierazpena.
  8. 2022 ekitaldiko Finantza Barne Kontroleko urteko txostenaren berri ematea.
  9. 2022 urteko Plan Finantzarioaren emaitzen urteko txostenaren berri ematea.
  10. 2023 ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea.
  11. Behin betiko onespenen berri ematea.
  12. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  13. Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide