Alai Batza Salestarren heziketa ereduan oinarritutako Aisialdi Elkartea da. Azkoitiko ume eta gaztetxo guztiei giro irekia eskaintzen die, eta gaztea protagonista izatea ahalbideratzen du. Aisialdiaren bitartez gazteen interes, kezka eta behar sakonenei erantzuten die medio pertsonal, kultural edo sozial zehatzez askatasun, erantzukizun, eta begirunezko giroan. Alai Batzak bere xedeari eusten dio modu boluntarioan egiten den lanari esker.