2021-2022 ikasturterako izen-ematea ireki du Alai Batzak

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko urr. 20a, 08:39

Urriaren 27a baino lehen egin beharko da izen-ematea. Horretarako, bi urrats eman beharko dituzte interesa dutenek. Lehenengo, urte osoko kuota ordaindu beharko da, eta gero, formularioa bete. Burbuila taldeetan egingo dira ekintzak, eta hori horrela, Floreaga Ikastetxeko ikasleek eman ahal izango dute soilik izena.

Ikasturte berria abiatzera goaz. Aurtengoan ere COVID-19a presente izango dugu, eta Eusko Jaurlaritzak adierazitakoaren arabera jardungo dugu. Jarraitu beharreko neurri guztiak kontingentzia planean daude jasota. Ekintza guztiak burbuila taldeetan egingo direla kontuan izanda, momentuz Floreaga ikastetxeko haurrek eman ahal izango dute soilik izena Alai Batzan.

Taldeek bi astean behin izango dituzte ekintzak. Hona hemen maila bakoitzaren eskaintza eta izen-emateari buruzko informazioa:

Izen-ematea Alai Batzaren webgunearen bitartez online egin beharko da. Lehendabizi, 15 euroko urte osoko kuota oraindu beharko da. Dirua sartzean, parte hartzailearen izena eta maila jarri beharko dira kontzeptu gisa. Honako kontu korronte zenbakian egin beharko da ordainketa: Euskadiko Kutxa ES57 3035 0031 77 0311063370. 

Ordainketa egin ondoren, formularioa bete beharko da, eta bertan erantsi beharko da ordainketa egin izanaren agiria. Izen-ematea urriaren 27a baino lehen egin beharko da. Formularioarekin arazoak izanez gero, saiatu beste nabigatzaile batekin. Bestelako zalantzarik edo arazorik izanez gero, idatzi alaibatza@alaibatza.com helbide elektronikora edota deitu 623 18 03 88 telefono zenbakira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide