Apirilaren 16a eta 17a

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko api. 19a, 10:09

Askotariko jolasak egin zituzten Alai Batzakoek apirilaren 16an eta 17an.

Kaixo, guztioi!

Itzuli gara! Ostiralean, oporren osteko lehen ADS taldeak izan zituzten LH5, DBH1, DBH2 eta DBH3 mailetakoek. Hasieran, jolas entretenigarri bat egin eta, ondoren, gai baten inguruan hitz egiten eta hausnartzen egon ginen.

Larunbatean, aldiz, Alai Batzara LH4koak eta LH6koak etorri ziren. Eguraldi hotzari aurre egin genion jolas ezberdinetan parte hartuz. Tximeleta jolasa, animaliak imitatuz erreleboak, hitzak asmatzera… Oso ondo pasa genuen. Dagoeneko hurrengoaren zain gaude.

Datorren astean ohiko ordutegian jarraituko dugu. Aste ona izan eta zaindu!

Honako lotura honetan ikus daitezke argazki guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide