Hamaika jolas egin dute gaztetxoek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko mar. 15a, 10:38

Igaro dugu beste asteburu bat. Ostiralean, DBH2koek eta DBH3koek Gazte Klubean ezkutaketan aritzeko aukera izan zuten eta oso ondo pasatu zuten bata bestearengandik ezkutatzen.

Larunbatean, aldiz, LH5ekoek eta DBH1koek jolas desberdinekin gozatu zuten Alai Batzan. Pasahitzako erroskoa, asmakizun bilketa, kantuak asmatzera… Oso ondo pasatu zuten.

Datorren astean ostirala jaieguna denez, itxita egongo da Alai Batza, baina, larunbatean LH4koek eta LH6koek ekintzez gozatzeko aukera izango dute. Aste ona izan!

Ikusi joan den asteburuko argazkiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide