Ikasturteko azken asteburua ere primeran pasatu dute Alai Batzan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko mai. 24a, 13:15

LH6koek ADS taldeak izan dituzte, DBH2koek eta DBH3koek lehiaketa berezi batean parte hartu dute, eta DBH1ekoek eta LH5ekoek gurpil eguna ospatu dute.

Igaro da azken asteburua, eta honetan ere bikain pasa dugu. Ostiralean, LH6koek azken ADS taldeak izan zituzten eta ondoren, Gazte Kluban, DBH2koek eta DBH3koek lehiaketa berezi batean parte hartu zuten. Oso ondo pasa genuen jolas ezberdinetan erronkak gainditzen, abestiak zein ziren asmatzen eta abar. Primerako amaiera eman genion.

Larunbatean, aldiz, DBH1ekoek eta LH5koek Alai Batzan gurpilaren eguna izan zuten. Etxetik patineteak, bizikletak, patinak eta monopatinak ekarri zituzten. Nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, guk oso ondo pasatu genuen jolas ezberdinetan parte hartzen eta oreka mantentzen saiatzen.

Bi egun horiekin amaiera eman diogu ikasturteko ekintzei, baina gogoratu udan ere zuekin egon nahi dugula eta ekintza berezi batzuk prestatu ditugula. Sartu hemen eta eman izena. Ekainaren 4a izango da azken eguna. Ikusi asteburuko argazki guztiak, hemen.

Aste ona izan eta zaindu!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide