ADS taldeetan eta gurpil gainean gozatu dute gaztetxoek Alai Batzan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko mai. 18a, 08:40

Azken-aurreko asteburua izan zuten Alai Batzan joan den astean. ADS taldeetan elkartu ziren helduenak, eta txikienek gurpil gaineko jolasak egin zituzten.

Igaro da azken bi asteburuetako lehena. Ostiralean, LH5, DBH1, DBH2 eta DBH3koek ADS taldeak izan zituzten. Ikasturteko azken ADS taldea izan zen beraientzat, eta momentu bikaina izan zen urteari errepasoa egiteko.

Larunbatean, aldiz, eguraldi ona lagun izan genuen, eta gurpil egunaz disfrutatzeko aukera izan zuten LH4koek eta LH6koek Alai Batzan. Etxetik bizikletak, patineteak, patinak eta kaskoa ekarri genituen, eta oso ondo pasatu zuten begiraleek jarritako jolasetan eta erronketan.

Datorren asteburuan izango da ikasturteko azkena. Eman diezaiogun ikasturteari amaiera handi bat. Baina, lasai, laster gure udako ekintzen berri izango duzue. Udan ere zuekin egon nahi dugu! Aste ona izan eta zaindu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide