Asteburua altxorraren bila pasatu dute Alai Batzako lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko mar. 29a, 12:17

Igaro dugu oporren aurreko azken asteburua. Ostiralean, DBH2 eta DBH3 mailetako ikasleek altxorraren bila joko dibertigarrian parte hartu zuten. Talde lanean aritu behar izan zuten, erronka eta jolas ezberdinak gainditu eta guztien artean altxorra aurkitu ahal izateko.

Larunbatean, aldiz, LH5koek izan zuten aukera altxorra topatzeko. Eguraldi ona lagun, ederki pasatu zuten pistak asmatuz leku batetik bestera erronka ezberdinak gainditzen. Azkenean, elkarrekin altxorra topatu zuten.

Datozen bi asteetan oporretan izango gara, eta apirilaren 16an eta 17an itzuliko gara. Atseden hartuko dugu eta indarrak berriz kargatuko ditugu oporren ostean izango dugun ikasturte bukaerari amaierarik hoberena eman ahal izateko. Beraz, ondo pasatu oporretan eta zaindu! Ondo izan!

Ikusi asteburuko argazki guztiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide