Udako ekintzak hasi dituzte Alai Batzan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko eka. 21a, 11:04

Ostiralean DBHkoen txanda izan zen, eta larunbatean LHkoena. Herriko festetan parte hartzeko aukera izan zuten.

Asteburuan Udan ere gurekin! ekintzei hasiera eman diegu. Ostiralean DBHkoek eta larunbatean LHkoek herriko festetan parte hartzeko aukera izan zuten.

Ekintzei eta festari hasiera emateko, txupinazioa bota genuen, eta ondoren, buruhandien bisita izan genuen. Jarraian, jolas eta erronka ezberdinak izan genituen eta oso ondo pasa genuen elkarrekin festa giro erraldoian. Globoak lehertzen, ahatetxoak harrapatzen, lata dorreak botatzen… Oso ondo pasa genuen.

Gogoratu beste bi ekintza geratzen zaizkigula. Hurrengo asteburua uztailaren 2-3koa izango da eta eguraldiak laguntzen badigu ur jolasak izango ditugu.

Argazki guztiak, lotura honetan.

Bitartean ondo segi eta zaindu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide