Alai Batzako gaztetxoek ur jolasak egin dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko uzt. 5a, 17:26

Azken egunetan ur jolasak egin dituzte gaztetxoek Alai Batzako 'Uda ere gurekin' ekintzetzan. Azken asteburua izango dute datorrena.

Asteburuan 'Udan ere gurekin' ekintzen barruko bigarren. asteburua ospatu dugu Alai Batzan. Eguraldia lagun izan genuen, eta, horregatik, ur-jolasetan aritu ginen. Ostiralean, DBHkoek parte hartu zuten, larunbatean, aldiz, LHkoek.

Oso ondo pasatu genuen urarekin jolasean, puxikekin, igerilekuan objektuak aurkitzen, eta, oro har, urarekin freskatzen. Gogoratu oraindik azken asteburua geratzen zaigula.

Uztailaren 16an DBHkoak paintballera joango gara, eta uztailaren 17an LHkoak irteera egingo dugu herri inguruetara.

Ikusi argazkiak, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide