Shine Again musikalak 1.300 euro lortu ditu Aspanogirentzat

Erabiltzailearen aurpegia   Musika

Shine Again musikalak 1.300 euro lortu ditu Aspanogirentzat

Shine Again antzerki musikalak 1.300 euro lortu ditu ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat.

Shine Again ASPANOGIren alde

Erabiltzailearen aurpegia   Musika

Shine Again ASPANOGIren alde

Shine Again antzerki musikalaren hurrengo eta azken bi emanaldiak ekainaren 16an 18:00etan eta 18an 19:00etan Baztartxo antzokian. Irabazien erdiak ASPANOGI Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartearentzat izango dira.

Shine Again antzerki musikala

2017/06/18 19:00

Baztartxo | Azkoitia

Shine Again antzerki musikalaren azken bi emanaldiak izango dira ekainaren 16 eta 18an. Sinopsia: Krisiaren ondorioak iritsi dira ikastola honetara. Orain arte bi talde egon dira ikastolan, bat eliteko dantzariz osatuta eta bestea berriz afizionatu hutsez. Murrizketen ondorioz, Junek, orain arte eliteko dantzariak zuzentzen zituenak, bere taldean jende baldar eta traketsa hartzen duenean hasten da guztia. Irabazleen taldea izatetik galtzaile izatera pasa daitekeela ikusten duenean. Bertan sartuko zaizkigu pertsonaia berriak hainbat sentimenduren artean murgilduko direnak, laguntasuna, amodioa, traizioa eta batez ere irabazteko grina. Sarrera:4€

Shine Again antzerki musikala

2017/06/16 18:00

Shine Again Antzerkia igande honetan Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Shine Again Antzerkia igande honetan Elgoibarren

Shine Again Antzerki Musikalaren hurrengo emanaldia izango da apirilaren 23an, 16:30ean Elgoibarko Herri Antzokian.

"Shine Again" antzerki musikalerako pertsona bat behar da

Erabiltzailearen aurpegia   Musika

"Shine Again" antzerki musikalerako pertsona bat behar da

Pasa den ekainean estreinatu genuen Shine Again obra berria Donostian. Orain berriro ere emanaldiekin hasiko gara, baina horretarako pertsona bat behar dugu.

"Shine Again" Donostiako Gazte Antzerki topaketetan

"Shine Again" Donostiako Gazte Antzerki topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia   Musika

Ekainaren 12an Donostiako Antzoki Zaharrean egin genuen lehenengo aldiz "Shine Again" obra berria. Jende asko gerturatu zen bertara eta nahiz eta estreinaldietan gauza guztiak ez izan nahi den bezala, ikusleen harrera ona ikusi genuen eta hori eskertzekoa da. Gainera, Aipamen berezi bat jaso genuen ekainaren 22an Lugaritzen ospatu zen Gazte Antzerki Topaketen sari banaketa ekitaldian, obra honek suposatzen duen lanagatik eta horrenbeste jende taula gainean hain ondo koordinatzeagatik.

"Shine Again" azken lana, prest

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

"Rise & Shine" antzerki musikalaren ostean, obra berria prestatu dugu, "Shine Again". Donostiako Gazte Antzerki Topaketetan izango da lehen emanaldia, ekainaren 12an 17:00etan Antzoki Zaharrean. Sarrerak 3 euroan egongo dira salgai egunean bertan lehiatilan. Informazio gehiago, hemen.

Rise and Shine Buero sarietako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia   Musika

Rise and Shine Buero sarietako irabazle

Duela bi urte estreinatutako Rise and Shine antzerki musikalak Coca-Cola Fundazioak antolaturiko Buero sarietako obrarik onenaren saria jaso du, kategoria ez eskolarreko Euskal Autonomia Erkidegoan.