Kultur talentuak plazaratzea helburu duen 'Kimuak' egitasmoa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2020ko abu. 7a, 10:29

Etxean itxi gaituzten garai hauetan, kulturari leiho ezberdinak ireki zaizkio; horren adibide ditugu ezagutzera eraman diren hainbat eragile eta ekitaldi. Honen harira, eta kultura sustatzen jarraitzeko asmoz, Azkoitian orain arte ezkutuan zeuden talentuak plazaratzea du helburu Kimuak egitasmoak. Alor artistiko ezberdinak bateratuko dira agertokian, eta honetarako deialdia irekia da herritar guztientzat.

Kimuak landare bati ateratzen zaizkion adartxo berriak dira, ondoren handi eta indartsu bilakatuko direnak, eta Azkoitian ere baditugu dezente ezkutuan. Ekimen honen bitartez, gure herriko kimuak azalerazi nahi ditugu; gure inguruko lurrak astindu hazi horien bila, eta haiei esker, Azkoitia kulturaz ureztatu.
 
Bertan parte hartzea nahiko luken edonor animatzen dugu norberaren informazioa bidaltzera kimuakureztatzen@gmail.com helbidera, eta egitasmoan nola txerta daitekeen aztertuko genuke. Izena emateko azken eguna abuztuaren 20a, osteguna, izango da. Edozein zalantza izanez gero, idatzi ekitaldirako sortu dugun helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide