K-bareteko kideek beren lehiaketako irabazleak jakinarazi dituzte

'Nana del mediterraneo' bideoaren irudi bat.

K-bareteko kideak ez daude geldirik egoteko. Ez ditu konfimanenduak ere gelditu; izan ere, ideia bikaina izan zuten hilabete ilun horiek argitzeko, beraien arteko lehiaketa bat antolatzea.

Lehiaketa hau gauzatzeko hain famatuak diren talent showetan oinarritu ziren K-bareteko kideak. Parte-hartzaile bakoitzak abesti bat abestu eta interpretatu behar zuen astero eta interpretazio horiek bideo formatuan lehiaketako epaimahaiari bidali. Epaimahai horrek astero hiru lehiakide proposatzen zituen lehiaketatik kanporatzeko eta horietatik bi joko honetatik at gelditzen ziren. Erabaki horren ostean, epaimahaikideek hurrengo asterako abestien banaketa egiten zuten. Horrela, astero-astero bideo dei bitartez elkartzeko aitzakia izaten zuten kideek.

Ekainaren 1ean izan zen azken emanaldia eta presentzialki egin ahal izan zuten. Esan beharrik ez dago ekitaldi horretan beharrezko segurtasun neurriak zorrotz bete zirela. Konfinamendu garaia arintzeko tresna ezin hobea izan dela kontatu digute parte-hartzaileek. Askok, entretenitzeko ez ezik, lehiaketak beraien ikus-entzunezko gaitasunak lantzeko ere balio izan diela aipatzen dute.

Jarraian agertzen dira lehiaketa horretako finalean irabazleek aurkeztu zituzten lanak. Alde batetik, Eneritz Aulestiak Nana del Mediterraneo abestiaren bertsio propioa egin zuen Julen Alonso musikariarekin eta Aitor Jimenez dantzariarekin batera. Aitor Leonek, berriz, 70. eta 80. hamarkadako abesti batzuen mashup bat egin zuen.

Eneritz Aulestia - Nana del mediterraneo

Aitor Leon - 70. eta 80. hamarkadako 'mashup'a

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide