'K-baret' antzerki musikala Araba, Bizkai eta Gipuzkoako antzerki obra onena izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2020ko eka. 24a, 13:29

Coca-Colak antolatutako XVII. Buero Vallejo antzerkiko sarietan suertatu da irabazle Bigoterik Gabea Antzerki Taldea.

K-baret antzerki musikalak irabazi du aurtengoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako antzerki obra onenaren saria XVII. Buero Vallejo sariketaren eskolaz kanpoko kategorian. Taldeko kideak "oso pozik" agertu dira jasotako berriarekin, baina "ikusleen erantzun ona baino sari hoberik ez" dagoela adierazi dute. Bi urtea jardun zuten K-baret antzerki obra prestatzen eta "buruhauste eta prestaketa askoren" ostean estreinatu zuten Azkoitiko Baztartxo antzokian eta Azpeitiko Soreasu antzokian. Emanaldi gehiago egitea aurreikusten bazuten ere, COVID-19aren ondorioz atzeratu egin behar izan dituzte.  

344 taldek parte hartu dute XVII. Buero Vallejo edizio berezi honetan. COVID-19ak eragindako egoerari aurre eginez, parte hartzaileen esfortzuari eta dedikazioari esker, aurtengo edizioa egitea posible izan da. Izen-ematea oraindik itxi gabe zegoen konfinamendua hasi zenean, eta taldeek beren lanak etxetik moldatu behar izan dituzte. 

Hemendik aurrera berriro ere obra taula gainera eramatea nahi dute taldeko kideek. Horretarako lanean dabiltza, eta lana Azkotian berriro taularatzeari ez diote ezetzik esaten.  

Orain, beraz, estatu espainiarreko 17 antzerki obra onenekin lehiatuko da K-baret. Epaimahaiak uztailaren 3an emango du hartutako erabakiaren berri online bidez egingo den ekitaldian. Epaimahaiko kideak dira, besteak beste, Emilio Gutiérrez Caba, Fran Perea, Carlos Hipólito edo María Adánez. Espainiako Kultur eta Kirol Ministerioaren kolaborazioa izango dute sariok Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren bidez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide