'K-baret' ikuskizunaren infernu urdinean erretzeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2021ko ots. 22a, 12:04

Purpurinadun oihal beltz eta gorriekin, eta zilar eta urre koloredun jantziekin ibili gara orain arte, baina olatu zoragarri batek harrapatu gaitu, eta gu ere marea urdinean murgildu gara.

Asteburuan, K-baret antzerki musikalaren bi emanaldi eskainiko ditu Bigoterik Gabea antzerki taldeak Marea Urdinaren alde, Baztartxo antzokian. Larunbateko eta igandeko ikuskizunak, biak, 12:00etan hasiko dira. Sarrerak Entradium plataforman eskuratu daitezke, 5 euroren truke.

Marea Urdinaren olatu anitzetan, konstantziarekin, indarrarekin, eskuzabaltasunarekin, pozarekin, babesarekin eta gogoarekin egingo dugu lan inklusioaren alde eta K-baret ikuskizuna ere aniztasun funtzionalaren itsasontzira igo da, olatuz olatzu, marea urdinarekin.

Gozatu K-baret ikuskizunaz eta izan zaitez urdin! #GuEreUrdin

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide