'K-baret' antzezlanari Victoria Eugenia antzokian eman dio amaiera Bigoterik Gabea taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2021ko urr. 21a, 16:55

Azkoitiko antzerki taldeko kideak Donostian izan ziren, azken urteetan hainbatetan antzeztu duten 'K-baret' antzezlana aurkezten. Harrera ona izan zuen lanak Victoria Eugenia antzokian bildu zirenen artean.

Azkoitiko Bigoterik Gabea antzerki taldeak azkenekoz eskaini zuen atzo, asteazkena, K-baret antzerki musikala. Donostiako Victoria Eugenia antzokian aritu zen taldea, eta han eman zion amaiera lau urteko ibilbideari. 32. Gazteen Antzerki Topaketen barruan eskaini zuten azkoitiarrek antzerki musikala.

Hain zuzen ere, lau urte igaro dira Azkoitiko Bigoterik Gabea antzerki taldea K-baret deituriko ikuskizuna prestatzen hasi zenetik. 2019ko martxotik hona zazpi emanalditan sarrera guztiak agortu ostean, atzo azkeneko aldiz igo zen Azkoitiko taldea ikuskizun horrekin agertokira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide