Bizkargi plazako garajeetan martxoaren 30ean izan zen sutearen inguruko informazio guztia aurkituko duzu hemen.
60 ibilgailu inguru atera dituzte Bizkargiko garajeetatik

Maxixatzen.eus 2019 api 01 Azkoitia

Igande arratsaldean hasi ziren Bizkargi plazako garajeetatik ibilgailuak ateratzen eta garbitzen kotxe-jabeak, brigadako langileen laguntzarekin. Kotxe-jabeen beharren eta lehentasunen arabera egin zen lan hori, eta gaur eman diote jarraipena zeregin horri. Eguerdirako 60 bat auto zeuden aterata.