Bizkargiko sutea

Bizkargin kaltetutako bizilagunekin eta garajeetako arduradunekin elkartu da Udala

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 31a, 17:43
Udal areto bilkura, goraino. (Argazkia: Udala)

Udaletxeko udal bilkura aretoa goraino bete dute atzo Bizkargi plazako bizilagunek eta garajeetako kaltetuek. Udalak bilera deitu du goizean arratsalderako, eta jendetza elkartu informazioa jasotzeko. Guztira 120 garaje plaza inguru daude Bizkargi plazako garajean.

120 garaje plaza inguru daude Bizkargiko garajean, eta kaleko bizilagunekin eta garaje jabeekin bilera egin du Udalak, arratsaldean. Bilera informazioa deitu du Udalak eta udal bilkura aretoa goraino bete da. Bileran lehentasunak zehaztu dituzte. Aste berria hasteko autoa behar duten 27 lagunek lehentasuna izango dute autoa garajetik ateratzeko eta garbitzeko, izan ere, brigadako langileek eta Serbitzuk garbiketa zerbitzua eskainiko dute, lehenik garaje inguruan eta gero Garbigunean.

Garajea, itxita

Garajeak itxita jarraituko du, ez baitira betetzen segurtasun neurriak. Normaltasunera itzuli arte, itxita jarraituko dute garajeek. Ertzaintzak eta iturri ofizialek adierazitakoaren arabera, sutearen zergatiak ikertzeko ikerketak aurrera jarraitzen du.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide