Bizkargiko sutea

Udalak bilera egingo du arratsaldean Bizkargi kaleko bizilagunekin

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 31a, 13:54

Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbituetako arduradunak, Bizkargin, atzo.

Azkoitiko Udalak bilera egingo du gaur arratsaldean Bizkargi plazako bizilagunekin eta garaje jabeekin. Udaletxean izango da informazio bilera, 16:00etan.

Javier Zubizarreta alkateak gaur arratsaldeko 16:00etarako bilerara deitu ditu bizilagunak. Udaletxean izango da bilera eta bizilagunak informatzea du helburu. Jasandako kalteen harira, eman beharreko urratsen berri ere emango du Udalak. Ibilgailuak garbitzeko gune bat ere egokituko dute, eta guztiaren berri emango zaie kaltetuei. «Udalak dituen baliabideak eta zerbitzuak bizilagunen esku jarri ditu eta laguntzeko prestutasun osoa agertu du», azaldu du ohar bidez. Halaber, «doluminak» helarazi dizkie biktimaren senide eta hurbilekoei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide