Bizkargiko sutea

Sutea izan da Bizkargi plazako garajeetan

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 30a, 17:10
Bizkargi plazako garajeetan sua.

16:00 inguruan sua piztu da Bizkargi plazako garajeetan. Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, argi instalazio batek hartu du sua. 

Iturri ofizialen arabera argi instalazio bat lehertu da Bizkargi plazako garajean, eta ondorioz plazako bizilagun guztiak euren etxeetatik atera dituzte. 16:00 inguruan izan da leherketa handi bat, baina ondoren txikiago batzuk izan dira. Gero, etxeetako tximinietatik, hodietatik eta estoldetatik ke beltza atera da.

Ertzaintzak Bizkargi plazako 56 etxebizitzetako bizilagunak etxebizitzetatik atera dituzte. Ez Ertzaintzak eta ez suhiltzaileek ez dute argitu zauriturik izan den, baina biak lanean ari dira egoera kontrolatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide