Bizkargiko sutea

Emakume baten gorpua aurkitu dute sutea izan den Bizkargi plazako garajean

Emakume baten gorpua aurkitu dute sutea izan den Bizkargi plazako garajean

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean 16:00ak inguruan piztu zen sua Bizkargi plazako garajeetan, eta horren ondorioz gaur goizean 57 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute garajean.

Ertzaintzak Maxixatzeni jakinarazitakoaren arabera, argi instalazio batek su hartu zuen atzo, zapatua, Bizkargi plazako garajeetan, eta alboan zen auto bat kiskali zen sutean. Suhiltzaileak berehala joan ziren sua itzaltzera eta jarraian lurpeko aparkalekutik kea ateratzeko lanak hasi zituzten. Gaur goizean, kerik gabe, garajeetara sartu dira ikuskatzera Ertzaintza eta auzitegi medikuak, eta kiskalitako autoaren barruan 57 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute erreta. Ikerketa jarri dute abian, haren heriotza nola gertatu den eta zein den ikertzeko.

Bilera, arratsaldean

Javier Zubizarreta alkateak gaur arratsaldeko 16:00etarako bilerara deitu ditu bizilagunak. Udaletxean izango da bilera eta bizilagunak informatzea du helburu. Jasandako kalteen harira, eman beharreko urratsen berri emango dute Udalean. Gainera, ibilgailuak garbitzeko gune bat ere egokituko dutela jakinarazi dute, eta guztiaren berri emango zaie kaltetuei.

Udalak doluminak helarazi dizkie biktimaren senide eta hurbilekoei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide