Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan herrian izan diren ekitaldietako albisteak eta Urola Kostako Hitzak egun horren harira landu dituen edukiak biltzen dituen atal berezia da honako hau.
Indarkeria matxistari aurre egiteko bidea antolakuntza dela nabarmendu dute

Aitziber Arzallus 2023 aza 25 Azkoitia

Itaiak egindako deiari erantzunez, dozenaka gazte bildu dira gaur eguerdian plazan, Indarkeria matxistari aurre egiteko, antolatu! zioen pankartaren atzean. Elkarretaratzeak iraun duen bitartean, indarkeria matxistaren kontrako eta borrokara batzearen aldeko aldarriak oihukatu dituzte.