Azaroak 25

Indarkeria matxistari aurre egiteko bidea antolakuntza dela nabarmendu dute

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 25a, 14:15

Gaur eguerdian Azkoitiko plazan egin duten elkarretaratzea. (Aitziber Arzallus)

Itaiak egindako deiari erantzunez, dozenaka gazte bildu dira gaur eguerdian plazan, Indarkeria matxistari aurre egiteko, antolatu! zioen pankartaren atzean. Elkarretaratzeak iraun duen bitartean, indarkeria matxistaren kontrako eta borrokara batzearen aldeko aldarriak oihukatu dituzte. 

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta, Itaiak 12:30ean plazan elkartzeko hitzordua jarria zuen, eta dozenaka izan dira bertaratu direnak; gehien-gehienak, gazteak. Indarkeria matxistari aurre egiteko, antolatu! zioen pankartaren atzean, orduerdi inguruko elkarretaratzea egin dute, eta indarkeria matxista gaitzesteko mezuak eta emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko borrokara batzearen aldeko aldarriak ozen oihukatu dituzte.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide