Azaroak 25

"Indarkeria matxistari antolakuntzaz aurre egitearen garrantzia" aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 24a, 12:56
Azaroaren 25aren bueltan gaur goizean egindako elkarretaratzeko irudia. (Ikasle Abertzaleak)

Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren atarian, hitzaldia eta kontzentrazioa egin dituzte gaur goizean Azkoitia BHI-n. 

Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da. Hori dela eta, "indarkeria matxistari antolakuntzaz aurre egitearen garrantzia" aldarrikatzeko hitzaldia eta elkarretaratzea egin ditu gaur eguerdian Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak. 10:30ean, hitzaldia eskaini dute Azkoitia BHIn, eta jende ugari elkartu da aretoan. Ondoren, elkarretaratzea egin dute ikastetxeko patioan, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza aldarri.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide