Azaroak 25

Hausnarketa saioarekin hasi ditu Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko ekintzak

Ane Olaizola 2023ko aza. 23a, 16:01

Urola Erdiko Itaiaren hausnarketa saioa, Elkargunean. (Itaia)

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Itaiako kideek hausnarketa saioa egin zuten atzo, Elkargunean. Larunbatean, berriz, mobilizazioa egingo dute plazan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izango da datorren larunbata, eta egun horretan egingo dituzten mobilizazioen atarian, hausnarketa saioa egin zuen atzo, asteazkena, Urola Erdiko Itaiak. Zer egin dezakegu indarkeria matxistari aurre egiteko? galderaren inguruan aritu ziren hango kideak solasean, Elkargunean. Hain zuzen, indarkeria matxistari buruzko analisia osatu nahi du Itaiak, eta horretarako, inkesta bat zabaldu du herritarren artean.

Bestalde, zapaturako mobilizazioa deitu du Urola Erdiko Itaiak. 12:30ean, plazan elkartuko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide