Azaroak 25

Azkoitiko ikastetxeetan ere indarkeria matxista gaitzetsi dute

Nerea Uranga 2023ko aza. 24a, 17:40

Askotariko eskulanak, muralak eta kartelak egin dituzte Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko nahiz Bizilore eskolako ikasleek. Beldurrik eta indarkeriarik gabe bizi nahi dutela aldarrikatu dute egin dituzten lanekin.

Bihar azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da, eta gaur Azkoitiko ikastetxeetan beren aldarriak era askotara azaleratu dituzte, indarkeriarik eta beldurrik gabe bizi nahi dutela aldarrikatuz.  Esku lanak, kartelak eta horma irudiak egin eta jarri dituzte Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko nahiz Bizilore eskolako ikasleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide