Kanal honetan, Azkoitiko euskarazko hainbat hitz bilduko ditu Maxixatzenek.
Zein da 'konpitterue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa api 26 Azkoitia

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, kutune hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, konpitterue hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?