Baztarrialdeko jaiak ospatzen ari dira auzoan

  Festak  Azkoitia

Ostiral iluntzean mus txapelketarekin eman zioten hasiera Baztarrikaldeko jaiei, eta gaur, zapatua, umeen jolasak, txokolatada eta Isidro Erretegiaren Sariko zaldi probak izan dira auzoan. 

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Orion ehiza eta arrantza elkartearen historia biltzen duen erakusketa, iruditan

  Aisia  Azkoitia

Orion Azkoitiko ehiza eta arrantza elkartea 1948an sortu zen, eta datorren urtean 70 urte beteko ditu. Hasierako garai haiek gogorarazteko, ehundik gora argazki jarri dituzte ikusgai asteburuan elkarteko kideek, Torre Zuri aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Giro bikaina Azkoitiko karnabaletan

  Festak

Azkoitiarrek argi erakutsi dute imajinazioak ez duela mugarik. 

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Gaztetxoek mozorrotuta gozatu dute Elkarguneko dantzaldian

  Festak  Azkoitia

Artxamendi topalekuak antolatuta, 12-17 urte arteko gaztetxoek DJ Xabi Fest-ekin dantzatu dute mozorrotuta gaur iluntzean, Elkaguneko aretoan. 200 bat gazte bertaratu dira. Hona hemen dantzaldiko irudiak:

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Hasi dira inauteriak Azkoitian

  Festak  Azkoitia

Euriarekin eman diote hasiera desfileari Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko haurrek. Hala ere, gerora atertu du eta giro bikainean zeharkatu dituzte herriko kaleak txarangaren laguntzarekin. Hemen gaurko desfilean ateratako argazkiak:

»» Ikusi argazki guztiak (186)

Aretoa jendez lepo Kids&Us eskolak antolatutako antzerkia ikusteko

  Hezkuntza  Azkoitia

Pasa den zapatu arratsaldean ehunka haur eta guraso bildu ziren Elkargunean, Azpeitia Kids&Us-ek antolatutako ingelesezko antzerkiarekin gozatzeko. Kia eta bere ukelelearen emanaldiaz gain, hainbat zozketa ere egin zituzten, opariak bertaratutako umeen artean banatzeko. 

»» Ikusi argazki guztiak (57)

Mendiko eski irteera Tena bailarara, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

18 lagun inguru joan ziren Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatu zuen Tena bailarako mendiko eski irteerara, urtarrilaren 21-22ko asteburuan. Larunbatean Glera, Espelunciecha eta Arroyeras tontorrak igoz itzuli zirkular ederra eman zuten, eguraldi bikaina aprobetxatuz. Igandean, berriz, Sanchacollons tontorrera abiatu ziren, baina giro txarra zela-eta, itzuli beharra izan zuten. 

»» Ikusi argazki guztiak (64)

Lantzurdea Elosumendin eta Hirukurutzetan

  Aisia  Azkoitia

Lantzurdea edo antzigarra izenez ezagutzen da zuhaitzen zuritasuna, hain zuzen, zuhaitzen hezetasuna izotz bihurtzen denekoa hotzaren bitartez. Naturaren fenomeno hori ikusteko aukera izan da azken egunotan, Azkoitiko parajeetan. Pasa den ostegunean, urtarrilaren 19an, Elosumendin eta Hirukurutzetan aterako argazkiak dira honako hauek:

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Elosura ere iritsi dira Errege magoak

  Festak  Azkoitia

Opari mordo bat gurdian hartuta, traktorean iritsi ziren Elosura Errege magoak urtarrialren 5ean. 

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Ehunka herritar, Sarek deitutako manifestazioan

  Politika  Azkoitia

Azkoitiko Sarek deituta, 2016ko abenduaren 31an manifestazio jendetsua izan zen herriko kaleetan zehar. Plazatik abiatu ziren ehunka herritar, Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak Konponbidea Bakea Orain izenburua zeraman pankartaren atzean. Manifestazioan sentsibilitate eta ideologia ezberdinetako hainbat lagunek parte hartu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Urteberri eguneko irudiak

  Aisia  Azkoitia

Argazkiak: Ibon Errazu Uria

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Gabon kantak abesten aritu dira hainbat azkoitiar

  Festak  Azkoitia

Gabonetako usadioei eutsi diete gaztetxoek goiz partean Azkoitian. Gabon eskean ibili dira kalean gora eta behera, eta gabon kantak abestearen trukean eskupekoak jaso dituzte. Beste haur batzuk, berriz, Olentzerori eskutitza eman diote, eta, bide batez, gaur gauean zein opari ekartzea nahi duten ere esan diote.  

»» Ikusi argazki guztiak (70)

Errege Magoen eta Olentzeroren etorrera, Floreaga ikastetxean

  Hezkuntza  Azkoitia

Abenduaren 21an Olentzero menditik jaitsi zen Floreaga ikastetxera joateko, eta gaur goizean, hilak 22, Errege Magoak joan dira Baztartxo antzokira, Belenera bidean. Hona hemen argazki bilduma:

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Ehun parte hartzaile, San Andres xake torneoan

  Kirola  Azkoitia

Anaitasuna-Kakute xake taldeak antolatuta, XXI. San Andres Torneoa jokatu zuten abenduaren 4ean, eta guztira ehun parte hartzaile inguru bildu ziren Elkargunean. Behean, sailkapen orokorra. 

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Danbor hotsa Azkoitiko kaleetan

  Festak  Azkoitia

Bederatzi konpainiatako ia 400 danbor jotzaile elkartu dira aurtengo San Andresetako helduen danborradan.

»» Ikusi argazki guztiak (119)

Yeray Varelak eta Uxue Irigoienek irabazi dute herri lasterketa

  Kirola  Azkoitia

Gizonezkoetan Yeray Varela oñatiarrak irabazi du, seigarren aldiz, XII. Azkoitiko Herri Lasterketa, eta emakumezkoetan, Uxue Irigoien getariarraK. Lehen gizonezko azkoitiarra, eta sailkapen orokorrean hirugarrena, Jon Garate izan da, eta emakumezkoetan, berriz, Virginia Santamarta izan da azkarrena. Guztira 288 korrikalarik amaitu dute proba. 

»» Ikusi argazki guztiak (57)

Zubiola Kooperatibak 50. urte bete ditu

  Ekonomia  Azkoitia

Zubiola Kooperatiba 50. urteurrena ospatzen ari da, eta gaur, ostirala, Azkoitiko eta Azpeitiko Udal ordezkariek Zubiolaren instalazioak bisitatu dituzte. 1966an Azpeitian sortu zen Zubiola: han 40 urte egin zituen, eta beste 10 Azkoitian egin ditu. Lehen egurrarekin egiten zuten lan gehiena; gaur egun, berriz, %20a bakarrik. Gainerako %80a automozioko eta aeronautikako herramintak sortzera bideratu dute. 

»» Ikusi argazki guztiak (43)