Umeak alaitasunera batzen

  Aisia  Azkoitia

Umeak alaitasunera batzen

Alai Batza Azkoitiko salestarren aisialdi taldea da, orain dela 30 urte sortua. Garai hartan zeukaten helburua eta gaur egungoa berbera da: “Gazteekin eta gazteentzat lan egitea”. Hasieran ez zuen jende askok eman izena, baina hogeita hamar urte hauetan 2.500-3.000 pertsona inguru igaro dira bertatik. Bestalde, taldearen historian 200-300 begirale inguru ibili dira, denak ere boluntarioak. Alai Batza txiki zein gazteentzat dago irekita, ostiral eta larunbatean.

Abaraxka proiektua martxan da

  Aisia  Azkoitia

Abaraxka proiektua martxan da

Hazitik Kooperatibaren Abaraxka proiektuaren irekiera ekitaldia 17:00etan hasi dute Altamirako egoitzan. Herritar ugari gerturatu da proiektuaren nondik norakoak bertatik ezagutzeko.

Asteburua Sevillan Errealarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

 Asteburua Sevillan Errealarekin

Aste Santuetako errifarekin, Anaitasunak bi laguni Sevillan asteburu bat pasatzeko aukera emango die. Maiatzak 6-7 asteburua Sevillan Real Sociedad taldearekin pasatzeko parada eskainiko du oraingo errifarekin Anaitasunak.

Giro bikaina Zarauzko ibilaldi neurtuan

Giro bikaina Zarauzko ibilaldi neurtuan

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Zarauzko ibilaldian eguraldi kaxkarra izan dugu, baina jendetza bildu gara. Azkoitiarren partaidetza nagusi izan da gainera, 112 lagunekin. Segi dezagun horrelaxe!

Bidaiatu Aste Santuan Anaitasunarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Bidaiatu Aste Santuan Anaitasunarekin

Aste Santuak gainean ditugu, eta Loiola Bidaiak eta Aldalur Autobusak Anaitasunako babesleek bidaia bikainak eskaini dizkigute. Anaitasunaren eta Loiola Bidaiak eta Aldalur Autobusak babesleen arteko hitzarmenak fruituak ematen jarraitzen du, eta oraingoan Aste Santuetarako plan aproposak eskaini dizkigute. Helduentzat zein gazteentzat bidaiak antolatu dituzte: Lugon (Galizia) eta Benalmadenan (Andaluzia) egun goxo batzuez gozatzeko parada aproposa dugu Anaitasunako kideok.

Orion ehiza eta arrantza elkartearen historia biltzen duen erakusketa, iruditan

  Aisia  Azkoitia

Orion Azkoitiko ehiza eta arrantza elkartea 1948an sortu zen, eta datorren urtean 70 urte beteko ditu. Hasierako garai haiek gogorarazteko, ehundik gora argazki jarri dituzte ikusgai asteburuan elkarteko kideek, Torre Zuri aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Asteburuko haur eta gusaroen mendi irteera

Asteburuko haur eta gusaroen mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Pasa den igandean Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta umeekin txangoa egin zuten hainbat gurasok: Ataunetik irten, Urkilla eta Agauntzatik pasatu eta Lizarrustiraino joan ziren.

Inaziotar Bidea ezagutaraztea eta indartzea helburu

  Aisia  Azkoitia

Inaziotar Bidea ezagutaraztea eta indartzea helburu

Loiola eta Manresa uztartzen dituen Inaziotar Bidea ezagunagoa eta erabiliagoa egiteko ahaleginetan ari dira erakundeak. Bertako zein kanpokoak erakartzeko xedez, besteak beste, etapa bakoitzaren hasieran eta amaieran panelak ipini dituzte, bidea ondo seinaleztatzeko. Horrez gain, ibilbidearen inguruko xehetasunak jasotzen dituen liburuxkak ere argitaratu dituzte, hizkuntza ezberdinetan.

III. Zerbeza Dastaketa, Zurten

  Aisia  Azkoitia

III. Zerbeza Dastaketa, Zurten

Zurt tabernak III. Zerbeza Dastaketa antolatu du, "Belgikako zerbeza maisu batekin". Ekitaldia otsailaren 8an izango da, 19:30ean. Izen-ematea barran 12 euro ordaindu beharko da, eta bost zerbeza mota dastatzeko aukera izango da. 

Kolore gorria nagusi zapatuan, plazan

  Aisia  Azkoitia

Kolore gorria nagusi zapatuan, plazan

Plaza jendez lepo izan zen pasa den zapatu arratsaldean, Alai Batza herriko aisialdi taldearen 30. urteurrena ospatzeko: puzgarriak, tailerrak, txokolatada, eta abar antolatu zituzten ehunka boluntariok herriko gaztetxoentzat. Bestalde, Udalak omenaldia egin zion aisialdi talde osoari, eta oroigarri bat eman zion Javier Zubizarreta alkateak Alai Batzako Koldo Calvo koordinatzaileari. 

Fitur turismo azokan Azkoitiko udal ordezkariak

  Aisia  Azkoitia

Fitur turismo azokan Azkoitiko udal ordezkariak

Madrilgo Fitur turismo azokan izan ziren joan den astean Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia zinegotzia. Eskualdeko udal ordezkariak ere han izan ziren, Iraugi Berritzeneko eta Urola turismoko kideekin batera.

Lantzurdea Elosumendin eta Hirukurutzetan

  Aisia  Azkoitia

Lantzurdea edo antzigarra izenez ezagutzen da zuhaitzen zuritasuna, hain zuzen, zuhaitzen hezetasuna izotz bihurtzen denekoa hotzaren bitartez. Naturaren fenomeno hori ikusteko aukera izan da azken egunotan, Azkoitiko parajeetan. Pasa den ostegunean, urtarrilaren 19an, Elosumendin eta Hirukurutzetan aterako argazkiak dira honako hauek:

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Alai Batzaren 30. urteurreneko festa

  Aisia  Azkoitia

Alai Batzaren 30. urteurreneko festa

Aurten Alai Batzak 30 urte betetzen ditu, eta hori dela-eta, urtarrilaren 28rako jai berezi bat antolatu dute urteurren hori ospatzeko. Besteak beste, makarroi jana, puzgarriak, txokolatada eta tailerrak antolatu dituzte. Hemen egitaraua:

Xabier Munibe ikastolako argazki lehiaketa

  Aisia  Azkoitia

Xabier Munibe ikastolako argazki lehiaketa

Gabonen atarian, urtero, mendi ibilaldia egiten dute Xabier Munibe ikastolako DBHko ikasleek, eta hori aitzakia hartuta, ikasleei zuzendutako argazki lehiaketa antolatzen dute. Aurtengo lehiaketan I. zikloko bilduma onenaren egileak hauk izan dira: Aitor Escartin, Elias Marini, Jon Galdona, Jon Alkorta eta Jon Odriozola. II. zikloko irabazleak, berriz, hauek izan dira: Luken Arellano, Aimar Manzisidor eta Ander Miner. 

Urteberri eguneko irudiak

  Aisia  Azkoitia

Argazkiak: Ibon Errazu Uria

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Gabonetako haur parkea zabalik, gaur eta bihar

  Aisia  Azkoitia

Gabonetako haur parkea zabalik, gaur eta bihar

1 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako Gabonetako haur parkea itxita egongo zela jakinarazi zuen atzo, abenduak 28, Maxixatzen.eus-ek. Ordea, inozente eguneko gezurra izan zen albiste hori. Horrenbestez, zabalik egongo da Elkarguneko haur parkea gaur eta bihar, ordutegi honetan: goizetan 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 20:00etara.

Gabon kantak abestu dituzte Alai Batzan

  Aisia  Azkoitia