Sevatur azokan udaletako ordezkariak

  Ekonomia  Azkoitia

Sevatur azokan udaletako ordezkariak

Bailarako turismoa sustatzeko Sevatur azokan izan dira udal ordezkariak.

Enpresa Guneako hamar enpresetako ordezkariak bildu dira

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia

Enpresa Guneako hamar enpresetako ordezkariak bildu dira

Urola Erdiko 10 enpresa ordezkarik osaturiko Enpresa Gunea bildu zen joan den martxoak 10ean, Azkoitiko Intsausti Jauregian.

[PUBLIZITATEA] Langile bat behar du Talleres Arrietak

  Ekonomia  Azkoitia

[PUBLIZITATEA] Langile bat behar du Talleres Arrietak

Makinen eta erraminten pieza-mekanizazioan oinarritzen den Talleres Arrieta lantegiak langile bat behar du. CNC tornulari zereginetarako lanaldi osorako eskaintza egin du Arrieta lantegiak.

Hazilan programaren bigarren edizioko kideak udaletako ordezkariekin bildu dira

  Ekonomia  Azkoitia

Hazilan programaren bigarren edizioko kideak udaletako ordezkariekin bildu dira

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, urtarrilean jarri zen martxan Hazilan programaren bigarren edizioa 20 gazterekin. Hamabostek jarraitzen dute taldean, beste bostek lana topatu dutelako bitarte honetan. Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzenen lehendakari eta alkatearekin batera, Azpeitiko Agustin Lizarralde zinegotzia eta Zestoako Josetxo Mendizabal alkatea gazteekin bildu dira egitasmoaren balorazioa egiteko eta haien esperientzia ezagutzeko.

Balenciagak brontzezko domina lortu izana "oso emaitza ona" dela esan du Armeria eskolak

  Ekonomia  Azkoitia

Balenciagak brontzezko domina lortu izana "oso emaitza ona" dela esan du Armeria eskolak

Joanes Balenciagak brontzezko domina lortu berri du Spainskills lehiaketan, eta Eibarko Armeria eskolak "oso emaitza ona" dela jakinarazi dio Maxixatzeni. 

Euren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia

Euren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroa

Iraurgi Berritzenek beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizio abiarazi du. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutuko dira eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo da.

Udalek Jesus Agirre omendu dute Iraurgi Berritzenen egindako lanagatik

  Ekonomia  Azkoitia

Udalek Jesus Agirre omendu dute Iraurgi Berritzenen egindako lanagatik

Jesus Agirre zuzendariarentzat azkenengo administrazio kontseilua izan da gaurkoa Iraurgi Berritzenen, hil honen bukaeran jubilatuko baita.

Juaristi enpresa erosi du Carlos Juaristi bazkideak

  Ekonomia  Azkoitia

Juaristi enpresa erosi du Carlos Juaristi bazkideak

Maxixatzenek jakin duenez, Juaristi, makina-erremintan eskualdeko eredu izan den Azkoitiko enpresa, erosi berri du Ugarte industrialdeko Aitek enpresako Carlos Juaristi bazkideetako batek.

Denda txikiak, erronka handiak

  Ekonomia  Azkoitia

Denda txikiak, erronka handiak

Saltoki handien sorrera aurrena, Interneten olatua eta atzeraldi ekonomikoa ondoren. Ez dira urte gozoak merkatari txikientzat. Herriari bizia dendek ematen diotela gauza jakina da, baina gero eta nekezagoa da herritarrak denda txikietara erakartzea. Estutasunak estutasun, lanerako eta bide berriak jorratzeko gogoz topatuko ditugu Azkoitiko dendariak. 

Ibarmia enpresan izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute sindikatuek

  Ekonomia  Azkoitia

Ibarmia enpresan izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute sindikatuek

Joan zen astelehenean Ibarmia enpresan istripua izan eta ostiralean hil zen langilearen heriotza salatu du gaur euskal gehiengo sindikalak Adegi Gipuzkoako patronalak Donostian duen egoitzan, Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea lelopean. Gertatutakoa "oso larritzat" jo dute sindikatuek.

Hil egin da Ibarmia enpresan larri zauritutako langilea

  Ekonomia

Hil egin da Ibarmia enpresan larri zauritutako langilea

Donostia Ospitalean zegoen ingresatuta, oso larri, eta atzo hil zen.

Xubi enpresa bisitatu dute Foru Aldundiko bi diputatuk

  Ekonomia  Azkoitia

Xubi enpresa bisitatu dute Foru Aldundiko bi diputatuk

Altzibarreko Umansoro industrialdeko Xubi Engranajes enpresa bertatik bertara ezagutu dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. Han izan dira, besteak beste, Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, eta Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatua. 

Udal ordezkariak Txertatu Merkatuan programako partaideekin bildu dira

  Ekonomia  Azkoitia

Udal ordezkariak Txertatu Merkatuan programako partaideekin bildu dira

Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariak Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen den Txertatu Merkatuan programan parte hartzen ari diren hamasei gazterekin bildu dira gaur. 

Herrixenek 100 euroko txekeak zozkatuko ditu hilero, urte osoan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia

Herrixenek 100 euroko txekeak zozkatuko ditu hilero, urte osoan

Badator "Diru Zaparrada"! Egin zure erosketak Herrixen txartelarekin, eta hilero 100 euroko txekea zurea izan daiteke. Zorte on!

ELAk enpresako hitzarmena sinatu du Erlo Group S.L. enpresan

  Ekonomia  Azkoitia

ELAk enpresako hitzarmena sinatu du Erlo Group S.L. enpresan

Urtebeteko negoziaketaren ondoren, ELAk enpresako hitzarmena adostea lortu du Erlo Group S.L. azkoitiko enpresan. ELAk azaldu du enpresa txikietan posible dela erreforma enpresatik kanpo uztea.

Turismo alorreko enpresei zuzendutako formakuntza zikloa

  Ekonomia

Turismo alorreko enpresei zuzendutako formakuntza zikloa

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren Turismo sailak, alorreko enpresei zuzenduriko marketing digitalaren arloko formakuntza jardunaldiak antolatu ditu. Eskualdeko turismo alorreko enpresak Interneten duten ikusgarritasuna eta posizionamentua aztertu, eta hori hobetzeko hiru saio antolatu dituzte.

Elkarguneko bazkidetza kuota hilerokoa izango da 2017an

  Ekonomia  Azkoitia

Elkarguneko bazkidetza kuota hilerokoa izango da 2017an

Elkarguneko bazkideen kuota hilerokoa izatera pasatuko da 2017an. Orain arte, hiru hilez behin kobratzen zuen Elkarguneak, baina aurrerantzean hilero, hilabete hasieran, kobratuko du. Horrela, urte osoko kuota hamabitan zatituko du.

Lur eta Karan saltokiek irabazi dute Gabonetako erakusleiho lehiaketa

  Ekonomia  Azkoitia

Lur eta Karan saltokiek irabazi dute Gabonetako erakusleiho lehiaketa

XX. Erakusleiho Lehiaketan guztira Azkoitiko hamazortzi saltokik parte hartu dute, eta horietatik lau saritu dituzte. Denda txikiei dagokienez, lehendabiziko saria Lur belar dendak eskuratu du, eta bigarrena, Noah jantzi dendak. Saltoki handietan, berriz, Karan haur arropa dendak irabazi du aurreneko saria, eta  Cenor Larramendik, bigarrena. Sari horiez gain Herrixen merkatarien elkarteak otarra bat zozkatu du lehiaketan parte hartu dutenen artean, eta sari hori NK ileapaindegiak irabazi du. 

Irekita Hazilan Programaren 2. edizioan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia

Irekita Hazilan Programaren 2. edizioan izena emateko epea

Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), proiektuko kide diren hogei garapen agentziekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua berriz jarri du abian, 2016-2021 aldian gazteentzako 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin, eta esan beharra dago enplegu horietatik % 55 emakumeentzat izango direla.

Intza Group-ek bulegoak estreinatu ditu Oinartxoko eraikinean

  Ekonomia  Azkoitia

Intza Group-ek bulegoak estreinatu ditu Oinartxoko eraikinean

Lubrifikazio sistemak fabrikatzen dituen Intza Group-ek Oinartxo industrialdera lekualdatu ditu gerentziaren, finantzen eta salmenten departamentuak. Javier Zubizarreta alkateak eta Ana Azkoitia zinegotziak bisitatu dituzte instalazioak, Javier Alberdi enpresako kudeatzaileak eta Iñigo Lonbide finantza zuzendariak gonbidatuta.